XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Otsoak ikaratzen dituen ardia

Gogoratzen ote zarete Paco Ibañezek kantatzen zuen harako kanta harekin? Reagan presidenteak kontreei laguntzeko Kongresuaren baimena bila dabilelarik edozein argudiori ekiteko prest agertzen zaigu.

Azkenean Nicaragua mehatxugarria dela AEBentzata adierazi du.

Bere aldetik Gobernu Sandinistak, yankieek jarrera horretan segituz gero.

SESBari eskatuko dizkiola armak agindu du.

Bestalde Nicaraguaren, hain lagunak ei ziren espainiar sozialistek ez dute ezer egiten, alderantziz baino.

Sandinisteekiko jarrera gero eta susmagarriagoa da PSOEren gobernuan.

Laguntza lortu ala ez eta Feliperen demagogiak gorabehera, zalantzarik ere ez CIAk sekretupean ere gogotsu eutsiko diola kontren gerra zikinari.